domingo, 29 de abril de 2012

Antzerkia edo benetazkoa?



.

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena izan zenez apirilaren 26an kale antzerkia izan zen bertan eta errepresentazio bikaina egin zuten

jueves, 26 de abril de 2012

Teknoko lana("¡¡¡Mis sudores me ha costao!!!")


IKTak, irakurketa sustatzeko pizgarri, Jaurlaritzaren irakurketa planean

guraso.com 2012/04/23
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu berri du Legebiltzarrean. Plan eleanitza, multimodala eta multimedia bezala definitu dute.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu berri du Legebiltzarrean. Honen bidez, irakurketa "Euskadi garatzeko eragile" moduan sustatu nahi izan du Blanca Urgell buru duen lantaldeak. Plan eleanitza, multimodala eta multimedia bezala definitu dute. Irakurketa aisialdirako jarduera huts denaren ideia alde batera utzi eta ikasteko tresna dela gizarteratu nahi dute. Haur, gazte zein helduei zuzendutako proiektuak dira, eta irakurzaletasuna sustatzeko tresna nagusi izango dira IKTak.
Irakurketa planak 27 proiektu aurreikusten ditu, lau helburu nagusiri erantzun nahi dietenak: XXI.menderako euskal herritarren irakurketa eta idazketa gaitasuna hobetzea, irakurketa indizeak hobetzea, irakurketara heltzeko aukerak hobetzea, eta irakurketa gizartearen hezkuntza eta kultura lehentasunen artean kokatzea.
Irakurketa egungo garaietara egokitzeko beharrak bultzatuta, zeregin garrantzitsua izango dute IKTek proiektuotan. Adibidez, udal liburutegi publikoetan materiala ugari biltzen da (bibliografikoa, tokiko prentsa, material grafikoa, ikus-entzunezkoa, soinu-materiala...), eta material horiek guztiak digitalizatuko dituzte. Izan ere, tokiko esparruarentzat, herritarrentzat, hezkuntzarako eta kulturarako duten balioagatik.
Hezkuntza alorreko profesionalei begira, batetik, familiekin, haurrekin eta gazteekin lan egiteari buruzko online ikastaroak eta tutorial interaktiboak gauzatuko dituzte. Hala, irakurketarekin eta idazketarekin lotuta dauden profesionalen inplikazioa lortu nahi da, batetik, eta, bestetik, irakurketarekiko zaletasuna sustatu nahi da gazte eta nerabeen artean, aisialdiko gozamen gisa ikus dezaten. Bestetik, irakasleei irakurketa baliabideen inguruan aholkuak emateko webgune bat sortuko dute. Bertan irakasleek jakintza eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute.
Familien 2.0 ataria sortuko dute, gurasoentzako irakurketaren inguruko informazio eta aholkuak jasotzeko espazio birtuala. Horrez gain, familiek parte hartzeko bide eta topaleku izango da webgunea. Komunitate birtuala izan nahi du, non kultura guneetako eskaintzaren gaineko jarduera nagusien berri izango duten, eta beraientzat interesgarriak izan daitezkeen albisteak helaraziko zaizkien, besteen artean.
Gazteaukerarekin elkarlanean, gazteentzako programak abiaraziko dira, plataforma birtualetan, batez ere. Sare sozialetan oinarrituko dira, eta komunikazio mugikorreko teknologien erabilpenera moldatuko dira (telefono mugikorrak, tablet digitalak...). Plataforma horietan informazio-komunikazioko zerbitzuak gaituko dira, baita parte hartzera eta sormenera bideratutako espazioak ere.
Hezkuntza, Industria, Justizia eta Herri Administrazio sailen laguntzarekin eta zenbait kultura eragilerekin (liburu-saltzaileak, editoreak, prentsa espezializatua...) atera du Kultura Sailak proiektu hau. Era berean, German Sanchez Ruiperez Fundazioaren aholkularitza ere izan du dokumentua idazterako orduan.

martes, 24 de abril de 2012

FRUTA haur hezkuntzan.



Jakin ezazue oraingo honetan nagoen Arteako haureskolan ere, astean behin haurrek fruta desberdinak dastatzen dituztela!

domingo, 22 de abril de 2012

Arteako haureskola.

Los niños en su primer día en la haurreskola de Artea.

Hara eta hona ordezkapenak egiten ibili ondoren...apirilaren 18tik haureskola honetan nago uztaileraino!Gainera, oso gustura aurkitzen naiz bost umerekin. Oso harrera ona izan dut!

domingo, 1 de abril de 2012

"Introducción a la Tecnología Educativa"


 
Bost hitz gako:
1.- Globalizazioa: Gaur egun gertatzen ari den fenomenorik aipagarrienetakoa da. Aurreko mendeetan hasi zen prozesua hau. Nahiz eta komunikazio eta informazio teknika berriak sortu baina arinago hasi , hauek badaukate eragina fenomeno honetan. Izan ere,  inguruko mugak gainditu egiten dira eta eragina planeta osoaren  gain nabaritzen da ia momentu batean. Beraz,  edozein organismo edo instituziok unitate bat bezala funtzionatzen dute denbora errealean eta mundu osoan. Honen eragin kaltegarrietako bat bateratasun kulturala da eta honek era berean taldeen arteko gatazka eta desoreka sortzen du.

2.-Azkartasuna: Informatikaren hazkuntza hain azkarra izan da non orain arte tradizionalak ziren forma kulturalen gainetik pasatu da hauek baztertuz. Orain arte teknologia ezberdinekin izandako bizipenak inoiz ez dira hain azkar joan eta honek hainbat arazo dakartza: batetik, eskola instituzioan aldaketak oso astiro gertatzen direla. Honenbestez, desegokitasun handia sortzen da gizarteak daraman eboluzioan eta eskolek honi aurre egiteko eskain dezaketen programazio eta formakuntza motelean. Bestetik, helduen aldetik esfortzu handi  eskatzen du aldaketa berriei aurre egin eta atzean ez gertatzeko. Ez birziklatzeak “ Analfefetos tecnológicos” deritzan prozesua sortarazten du. Teknologietan alfabetatzea ezinbestekoa da gaur egungo teknologia eta kulturatik ondo habiatzeko.

3.-Integrazioa: Teknologia digitalak integratzea gela eta hezkuntza zentroetan  baita kultura edukiak berriro definitu eta planteatzea  ezinbesteko lana da.
Telebistak eta zineak daukan eragin handia kontuan izanda; argi izan behar dugu, bakoitzaren nortasuna eta pentsatzeko era manipulazioetatik libre izateko  hezkuntzatik hasi behar dugula gizakia horretarako prestatzen. Beraz, curriculumean ezarri beharko litzateke honi aurre egiteko hezkuntza bat bideratzea. Horrela gizartean gertatzen ari den aldaketetan ez galtzeko hain garrantzitsua den eskolan honi aurre egiteko baliabideak INTEGRATZEA.
4.- Formazioa/ Alfabetazioa: Eskolen helburuetako bat honako hau izan beharko litzateke: haurrak formatzea erabiltzaile eraginkor eta kritikoetan.Honez gain, irakasleak ere teknologia berrietan etengabe formatu behar dira honek dakarren esfortzua eta honetarako beharrezkoa den diru laguntza kontuan izanda.
Teknologian alfabetatzea ezinbestekoa da gizartea garatzeko batez ere teknologi eboluzio honetatik kanpo geratzen  diren komunitateetan. Hau lortzeko ezinbestekoa da subentzio ekonomikoak,hasierako formazio bat ematea …
5.- Testu- liburuak: Material curriculumaren barruan material printzipaletako bat da eta gainera irakasleek gehien erabiltzen dutena . Baina irakasleak konturatu  behar dira  bakarrik material hau erabiliz gero, ondorio curricularrak ekar ditzakeela : irakasleen profesionaltasun eza agerian geratuko baitzen eta irakaskuntza metodo tradizionaletan oinarritzen jarraituko litzateke eta ondorioz, haurrek bere ezagutzak sortzen ez dieten metodoekin jarraitu lukete…  Gainera material didaktiko hau bakarrik erabiltzea ez dator gaur egungo gizartearekin bat.
Bi galdera:

1.- Teknologien eragina argi dagoen gizarte honetan,  zergatik da hain zaila beraien erabilera eskolan integratzea? Proposamenik ba al daukazu hau hobetzeko?

2.- Unibertsitatean bizitako esperientziagatik, zein da hemen gehien erabiltzen diren teknologia berriak?

Sintesia

Etengabe mugitzen eta mundu digitalean murgiltzen ari den gizartean baliagarria den informazioa hautatu eta era kritiko batean erabiltzen jakiteko prestatu behar da gizakia. Beraz, nahitaez  aldaketa curricularrak eta hezkuntzaren xedearen aldaketa egin behar da eta honek era berean, erakunde instituzionalen laguntza eskatzen du.

Testuaren mamia:

Gaur egungo gure gizarteak teknologi digitalen hazkunde nabarmena ari du bizitzen. Baina prozesu honetan ez galtzeko hezkuntza erakundeek aldaketak egin behar dituzte  bestela, desegokitasun bat gertatuko litzateke gure jakintza eta beharrizanen artean.
Batetik globalizazioa deritzogun prozesuak daukan eragina gizartean argia da: Iparramerikako kultura da beste kultura guztien gainetik jartzen ari dena eta inposizio honek era berean kultura desberdinen artean gatazkak sortzen ditu. Gainera, herrialde batean egoera ekonomiko egokia dutenek erosi eta egoki erabili dezakete teknologia baina ezin du jende guztiak ez ditu aukera berriak  (  Brecha digital).Laburbilduz, mailaketa bat gertatzen da gizartean.

 Beraz, ezinbestekoa da gizakia teknologiaren mundurako prestatzea, hau da,informazio  egokia aurkitzen jakitea, ondo sailkatzea eta daukagun informazioarekin kritikoak izatea, sortzea eta edozein iturritik informazioa zabaltzen jakitea. Argi dago, ikaskuntza hau hezkuntzak bultzatu behar duela bestela gizakia ez litzateke teknologiak suposatzen duen iraultzan mugitzeko gai izango( Analfabetos tecnológicos).
Honenbestez, hezkuntzaren egitekoa hauxe da: teknologi berriak integratzea hezkuntza-sisteman eta eskolaren kulturan, haur eta irakasleentzako rol desberdinak martxan jarri, ordenagailu sare desberdinak sortzea( tele formación),lan aldaketei aurre egiteko formazioa ematea eta teknologia berriarengatik urrun geratzen diren komunitateei aukerak eskaintzea teknologiara hurbiltzeko. Baina guzti hau gertatu ahal izateko curriculum aldaketa gertatu behar da, curriculum planifikatu bat alde batera utziz eta honekin batera testu liburuen erabilera bakarra ere baztertuz . Eta ikus-entzunezko metodoak, Internet-a, intranet-a, komunikazio interaktiboak … erabiliz.

Laburbilduz, teknologi berriak curriculumean integratzea arrakastatsua izan dadin beharrezkoa da proiektu instituzional bat egotea berrikuntza hau bermatzen duena. Baita eskoletan ere informatika mailan ere prestatuak egotea ( behar beste ordenagailu izatea, internet-a edukitzea  …), gainera irakasleak ere ikuspegi berri honetarako ere birziklatu behar. Azkenik ,izaera digitaleko material ugari eskaini behar zaie ikasleei eta hauek irakasten jakin.
Baina guzti hau egiteaz gain, ordenagailuz lagundutako irakaskuntzatik (EAO)e-learning-era ( LOGO) pasatzea da azken pausua. Honek ikaslea bera jartzen du bere ikaskuntzaren protagonista bezala eta bere erritmora ikasteaz gain, ikasi nahi dituen gaiak ere aukeratzen ditu ikasleak akatsak egiteko beldurrik gabe. Hauek baitira benetako ikaskuntza lortzeko abiapuntuak.

Ondorioak,iritzi pertsonala…

Gizartearen aldaketei aurre egiteko hezkuntza zein garrantzitsua den, liburuan  behien eta berriz agertzen den ideia bat da. Honekin guztiz ados nago . Baina ikuspuntu hau aurrera eramateko irakasleen formazioa eta baliabide tekniko nahikoa edukitzea ezinbestekoa da. Egindako praktikaldietan ikusi nuen, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako lehen zikloan, badaudela  proiektu ugari matematika eta hizkuntzak lantzeko jolasak erabiltzen zituztenak. Baina gehienetan arazo tekniko bat gertatzen zelako, edo programa martxan jartzeko irakasleek astirik ez zeukatelako … behar baino gutxiagotan erabiltzen ziren.

Beste arazo bat , nik bizi dudana behinik behin, teknologi berri batzuen zailtasunak edo ez jakintzak haiekiko beldurra sortarazten didatela eta honen ondorioz, teknologi berria baztertu egiten dut. Beldur honi nola aurre egin? Ba nire kasuan, unibertsitatean egunean egoteko teknologia berriak behar beharrezkoak ditudanez, mundu honetan murgiltzea baino ez zait gelditu.
Baina egunerokotasunean  behar ez izanez gero, hauekiko beldurra areagotu egiten da eta uste dut hau ez dela irakaskuntzan bakarrik gertatzen, askoz ere orokorragoa dela. Honi aurre egiteko bide bakarra kurtsoak eta etengabeko formazioa eskaintzea da nire ustean. Ez bakarrik hezkuntzan , lanpostu guztietan ere beharrezkoa da etengabeko birziklapena. Horrela, gizartearekin bat mugituko ginateke .

Baina egia da ere nahiz eta aurrerapenaren alde egon sare sozialen mundu horrek ez didala konfiantzarik ematen. Mundu guztia da denen lagun baina azken batena benetako emozio edo sentimenduak ez direlakoan nago. Eta gizarte birtual baten aurrean ote gauden galdetzen diot nire buruari.