Portafolioa

4 comentarios:

  1. PRAKTIKALDIAREN HAUSNARKETA

    Jada, badira 3 edo 4 hilabete praktikak bukatu nituela baina oraindik gogoan ditut bertan bizitako sentzazio asko. hauetariko hiru gogoratuko ditut:

    Lehenik ,nik barnean daramadan beldur txiki horretaz hitz egitea bururatu zait. Jendeak ulertuko ez didan-aren beldur izaten naiz, ondo azalduko ez dudadala edo jaramonik egingo ez didatela...hauexe izaten da beti nire kezka. Praktikaldiko lehen egunetik azkeneraino nirekin eram dut baina esan beharra daukat gero eta jaramon gutxiago egiten niola eta beste era batetara esanda, egiten nituen lorpeneei kasu gehiago eskaintzen niela.

    Bestetik, esan beharra daukat hasierako egunetan nire pentsamendu eta ideiak oso " idealistak" zirela. Ez nintzen ohartzen, eskolak azken finean, nahiz eta haurrari baliabide asko eskeini,ezer gutxi egin dezakeela etxean behar besteko laguntza ez daukaten haurrekin. Hau da, eskolak mugak dituela, ez dela arozo guztiak konpontzeko gai. Argi dago hau horrela dela baina honetaz konturatzea mingarria izan zen niretzat.

    Azkenik, ikasleek nirekin zuten eta daukaten, oraindik kaletik elkar topo egiten dugulako, harremana polita da oso.

    Laburbilduz, guzti honekin adierazi nahi dudana zera da, nire ostopo eta kemen guztiarekin GAI sentitu nintzela irakasle izateko . Hau da nirekin daramadan altxorra.

    ResponderEliminar
  2. HAURRESKOLETAN LAN EGITEN DUT:

    Hilabete bat pasatxo daramat Arteako haurreskolan lanean. Suerte handia daukat, bost umerekin soilik nagoelako. Hain talde txikia izanik ez dago inolako aurau finkorik, beraien beharrizanen arabera moldatu egiten ditugu eguneroko errutinak.

    Ikusi egin behar da beraien artean nola jolasten diren eta zelako harreman polita duten. Ni orain arte ez nengoen zihur haurreskolak haurrak zaintzeaz gain, hori ez dut dudan jartzen, zer beste egiten zen hemen. Baina orain esan beharra daukat, hainbat gauza egiten ditugula: dantzatu, aukarelakin jolastu, fruta jan, motorretan ibili, loreekin jolastu... eta ni beraiei begira egoten naiz eskaintzen didaten momentu guztiak niretzat gordetzeko asmoarekin.

    ResponderEliminar
  3. HEZITZAILE LANETAN ERE ARITU NAIZ.

    Iaz eta aurtengo hilabete batzuetan eskolan, haur, lehen zein bigarren hezkuntzan ibili naiz hezitzaile bezala. Ez dakit nola definitu sentu izan dudana, momentu askotan zer egin asmatu ezinik ibili naizelako.

    Noraino lagundu, zer egin ikaslea integratuago senti dadin, ni ordezkatzen nagoen pertsonaren metodologia berdina jarraitu edo gauza desberdinak probatu...honelako zalantzak eduki ditut beti!

    Uste baino lan zailagoa gertatu zait, eta lehen egunetan bereziki, haurra ezagutzen ez denez, tentuz ibili beharra dago inor mindu ez dadin!

    ResponderEliminar
  4. AZKEN SARRERA!

    Nire ibilbideak ikasgai honetan uste baino gora behera gehiago izan ditu. Hasieratik presaka hasi nintzen, azken egunean sortu bainuen bloga. Ondoren, banekien zer eskaieni nahi nuen, baina ezin nuen honetarako bidea aurkitu. Zer egin? Galdera honi erantzutea ez da lan erraza izan.

    Azken finean, hasi beharra neukanez, helbide elektroniko batzuk jarri nituen. Baita gurasoentzako zeuden ikastaro desberdinak ere. Baina ,beste blogak ikusterakoan, inbidia galanta sentitzean gain, enfoke besberdin bat eman behar niola erabaki nuen. Orduan, familiarekin disfrutatzeko jolasak, kantak, ipuinak... gehitu nizkion blogari.

    Baina.. egun batean lanetik etxera bueltatu nintzean, ideia bat izan nuen: " Zergatik ez dut han ikasitakoa besteei eskeintzen?" Pentsatu eta egin.Egun horretan ZIG-ari eta haurreskolei buruzko informazioa jarri nuen.Eta pozik nengoen bloga antza hartzen hasia zelako!

    Orduan eskaintza zabaltzea erabaki nuen, gaztetxoak kontuan hartuz.Beraientzat interesgarriak izan daitezkeen liburu eta irtenaldiak jarri nituen.

    Hain nengoen nire edukiekin arduratuta non, blogaren itxura baztertu egin bainuen nonbait!Horregatik, azken egunetan arlo hau apur bat hobetzen saiatu naiz . Gainera, azkenengo egunean baina tira, ausartu naiz nire eguneroko bizitzaren hausnarketa txiki bat egiten ere!


    Guzti honen balioa aztertzeko asmorik ez duakat baina, gora behera guzti hauetan etengabe aritu naizela ikasten ,hori bai dela argi daukadan gauzetariko bat!

    ResponderEliminar