viernes, 18 de mayo de 2012

Nerabeentzat bi liburu.

'Hil ala bizi': Egilea, R.L. Stine. Orrialdeak, 228.

'Atearen atzean'
: Egilea, Antton Kazabon. Orrialdeak, 86.
Nerabeentzako bi liburu, bata ezinezko amodioaz, bestea intriga hutsezkoa
Antton Kazabon, atzo Donostian. [LUSA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
BI LIBURU

Publicidad

Click!
DONOSTIA. DV. Elkar etxeak beste bi liburu plazaratu ditu nerabeentzako: Atearen atzean (An-tton Kazabon) eta Hil ala bizi (R.L. Stine). Kazabonek, oraingoan, ezinezko amodio baten inguruan eraiki du istorioa. Stine estatubatuarra, berriz, generoko idazlea da erabat, thrillerren egilea, eta oraingoan ere intriga handiko liburua idatzi du.

Kazabonen Atearen atzean istorioko protagonista nagusia neska nerabe bat da, Iraitz. Institutuan ari da ikasten eta Josu ingelesezko irakaslearekin maite- mintzen da. Neskatilari ez zaio erraza izango Josuri ezer adieraztea, hogei urte zaharrago baita gizona.

«Azken urteotan aldatu egin dut idazteko era -esan zuen Oiar-tzungo idazleak atzoko aurkezpenean-. Hasten naiz matazaren haritik tiraka, jakin gabe handik zer aterako den, jertsea aterako den edo bufanda aterako den. Hori abentura bat da».

Kazabonek esan zuen bereziki gustura idazten dituela nerabeentzako liburuak, eta tankera horretako liburu dezente plazaratu ditu azken urteotan. «Nerabeak hor jarraitzen du nigan, neurri batean», gaineratu zuen.

Atzokoan Joxerra Garzia adiskide eta unibertsitate-irakaslea izan zuen aldamenean Kazabonek. «Anttonek bi eratako narrazio-liburuak egin izan ditu: batetik, ipuin klasikoak, herri-literaturaren kontatzeko moduari jarraitzen diotenak; bestetik, bestelako ipuinak, literarioagoak, Kaixo Kattin!-ekin abiatutako bidetik doazenak, nolabait esateko. Eta gaurko hau bigarren multzo honetakoa da», esan zuen Garziak.

Garziaren iritziz, «euskararen maisu agertzen da Kazabon, erakustaldirik egin gabe». Eta era honetara definitu zuen ipuina: «Ezinezkoa den maitasuna ezinbesteko bihurtzen duen nerabe baten istorioa».

jueves, 17 de mayo de 2012

Nola lagundu etxeko lanekin?

2012/05/14 NOLA LAGUNDU GURE ALABA ETA SEMEEI ETXERAKO LANEKIN


Nola lagundu gure alaba eta semeei etxerako lanekin:

• “Badaukazu etxerako lanik?” galderarekin hasi ordez… “Zer ikasi duzu gaur? Zer moduz aritu zara?” galderekin has ditzakegu gure alaba eta semeekin elkarrizketak
• Haurrarekin zereginari buruz hitz egiteko tartea hartzea; lanean hasi aurretik, bai haurrak eta baita guk geuk ere ondo ulertzeko jarduera bakoitzaren helburu eta xedea
• Ikasteko estrategia ezberdinak daudenez, zereginaren arabera gure alaba edo semeari aukeratzen laguntzea: “zein da hau egiteko modurik egokiena?”
• Ikaskuntza prozesuaren auto-erregulazioa gidatzea: “Zer ari da zara egiten? Zer egin duzu aurretik? Zer egin behar duzu gero?” “Helburuei erantzuten ari al zara?” “Amaitu aurretik zerbait aldatu behar al duzu?” “Jarduera bukatutzat ematen al duzu?”
• Gure haurrei helarazten dizkiegun mezuak esanahiz janztea. Gure interesa eta errekonozimendua agertzeaz gain, haurrak konfiantzaz aritzera (gaizki egin arren berriro errepikatzera, aurretik egindakoa hobetzera..), eta beraien jakin mina piztera (gauza berriak probatzera..) animatu behar ditugu. Nola? Bada, gai honi buruzkoak honako artikuluan jorratu genituen, beraz, hemen kontsultatu
• Zeregin baten zentzua ulertzen ez baldin badugu, haurrari laguntzeko prest gaudela baina ez dakigula oso ondo nola lagundu adieraztea; haurrak irakasleari zeregina ondo ulertu ez denez laguntza hori izan ez duela jakinarazteko eta argibide gehiago eman ahal izateko
• Zereginen kopuruak gora egiten baldin badu edo lanen izaera asko aldatzen baldin bada gure kezka irakasleari jakinaraztea (telefonoz, bilera hitzartuz…)
• Kurtso hasierako bileran eta urtean zeharreko guraso-tutore bileretan haurrek izango dituzten etxerako lanen izaeraren berri izatea eta tutorearekin batera gurasook edukiko ditugun betebeharren irudikatzea.
• Honen aurrean gure kezkak, prestutasuna, aukerak, ideiak, proposamenak irakaslearekin partekatzea
• Irakasle tutoreari gure haurrari zeregin horietan lagundu ahal izateko aholkuak eta pistak eskatzea
• Familiako kide guztien artean etxerako lanen gaia antolatzea. Honetarako beharbada beharrezkoa da aurretik familiako kide helduen artean hitz egitea eta irizpide batzuk finkatzea. Eta ondoren, irizpide horien arabera, etxeko guztien artean eskolako lanak eguneroko zereginen barruan txertatu eta beraz, nola antolatuko garen erabakitzea. Haurrari ere (aldez aurretik zehaztutako irizpide horien arabera) erabakitzeko aukera emanaz (non egingo dituen lanak, noiz –askaldu aurretik, askaria jan ondoren…-). Garrantzitsua da gure haurrak bera etxerako lanak egiten dagoen bitartean familiako beste partaide guztiok zertan arituko garen jakitea, eta denbora tarte horretan besteok ere gure zereginak ditugula ikustea (lana egin osteko deskantsua hartzea bada ere, horretan ariko garela jakitea). Haurrak zereginaren arabera laguntza nori eskatu diezaiokeen jakin dezan
• Haurrak laguntza eskatuz gero ez ezeztatzea. Beharbada beste denbora tarte bat bilatu beharko dugu momenturik egokiena ez delako. Baina haurrari arrazoia hori dela esango diogu eta noiz lagunduko diogun zehaztu.

viernes, 11 de mayo de 2012

Gazteentzako udaleku irekiak:

JARDUERA UGARI URDAIBAIEN:
  • Kayak
  • Eskalada
  • Rapela
  • Txirrindu ibilaldiak
  • Itsasontzi ibilaldiak( Hegaluze)
  • Patinak
  • Multikirolak
  • Era guztietako jolasak.
ANTOLATZEN DITUGU:
  1. Mendiko irteerak
  2. Espeleo abenturak
  3. Eskalada eta rapala
  4. Ezkontza edo bestelako despedidak
e-mail:urdaibaikiroleroak@hotmail.com


(Gernikan kaleko kartel batetik aterata dago. Argazkian ez da oso ondo ikusten eta horregatik berridatzi dut).

viernes, 4 de mayo de 2012

EuskalNatura webgunea martxan!

 
EuskalNatura EHUko zenbait biologia ikasleen artean sorturiko taldea da.

Duela bost urte sei lagun webgune bat egiten hasi ziren, naturari buruz Interneten zegoen euskarazko informazio eskasia ikusita. Hemendik aurrera, guztion eskura dago EuskalNatura webgunea.
Hainbat atal izango ditu webgune berriak, hala nola: onddo, animalia eta landareen fitxak; Euskal Herriko naturguneen fitxak; erreportajeentzako atal bat; argazki-galeria; deskargatzeko liburu eta dokumentuak; webgune interesgarrien estekak eta Euskal Herriko natur taldeei buruzko informazioa; naturako gaiei buruz jarduteko eztabaidagune bat… Informazioa txertatzen joango dira apurka apurka.
Umeekin txangoak nora egin erabakitzeko aukera polita ematen du webgune horrek.

jueves, 3 de mayo de 2012

Lana eta familia kontziliazioaren alde!

Lanaren eta familiaren kontziliazioa bultzatzen duten enpresak sarituko ditu Jaurlaritzak
guraso.com 2012/04/23
Besteak beste, neurrien artean aurreikusi dute Espainiako Gobernuari eskatzea bi seme-alaba edo gehiago dituzten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat har ditzala, eta amatasun eta aitatasun bajak luzatu ditzala.

Eusko Jaurlaritzak abiatutako Familien Laguntza Plana 2011-2015 txostenaren arabera, 674 milioi eurotik gorako aurrekontua bideratuko du EAEko familiak laguntzeko. Neurri nagusien artean dago batzar nagusiekin eta aldundiekin hitz egitea, lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa errazten duten enpresa pribatuei abantaila fiskalak eskaintzeko. Hala, zergetan onurak izango ditu "ordutegiak malgutzen edo enpresa barruan langileentzako espazioak sortzen" dituen enpresak.

miércoles, 2 de mayo de 2012

Udako Kaleko kanpanmenduetan izena emanteko aukera!


2012/05/02/                Nork
Udako kaleko kanpamentuetan izena emoteko aukera du herritarrak dagoeneko. Hain zuzen  2007 eta 2000 urte bitartean –biak barne–jaiotako umeei zuzendutako kanpamenduak dira. Adin ezberdinei zuzendutako ekintzak badira be, jokoa eta gozamena dute guztiek helburu. Kanpamenduetan izena eman gura duenak Gaztelekura jo beharko du, maiatzaren 11 baino lehen.

Seigarren urtez antolatu ditu Ehunzango Jolasak taldeak aipatu kanpamentuak, Gernika-Lumoko Gazteria sailagaz elkarlanean. Aste bakoitzean gai konkretu bati helduta hainbat ekintza egingo dituzte, teknika ezberdinak erabiliz; besteak beste, antzerkiak, dantzak, abestiak, margolanak eta beste hainbat joko eta tailer. Guztiak euskeraz landuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.
Herrikoek, lehentasuna daukate.
Iaz bezala, aurten be hamabostaldi bietan izango dira udalekuak; astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Udako kaleko kanpamenduetan parte hartzeko plaza mugatuak izango dira. Hain zuzen, 200 umerentzako lekua egongo dela zehatu dute. Horrela, Gernika-Lumon erroldatuta dauden umeek izango dute lehentasuna. Antolatzaileek adierazi dutenez, hamabostaldi bietan emon ahal izango du izena parte hartzaileak. Lehenengo hamabostaldia uztailaren 2an hasi eta uztailaren 13an bukatuko dute; bigarrena, ostera, uztailaren 16an hasi eta uztailaren 27an bukatu.
Prezioari dagokionez, Gernika-Lumon erroldatutako umeek hamabostaldi bakoitzeko 35 euro ordaindu beharko dituztela azaldu dute, eta gainontzekoek, ostera, 40 euro.