Mostrando entradas con la etiqueta UDAN ERE EUSKARAZ. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta UDAN ERE EUSKARAZ. Mostrar todas las entradas

miércoles, 2 de mayo de 2012

Udako Kaleko kanpanmenduetan izena emanteko aukera!


2012/05/02/                Nork
Udako kaleko kanpamentuetan izena emoteko aukera du herritarrak dagoeneko. Hain zuzen  2007 eta 2000 urte bitartean –biak barne–jaiotako umeei zuzendutako kanpamenduak dira. Adin ezberdinei zuzendutako ekintzak badira be, jokoa eta gozamena dute guztiek helburu. Kanpamenduetan izena eman gura duenak Gaztelekura jo beharko du, maiatzaren 11 baino lehen.

Seigarren urtez antolatu ditu Ehunzango Jolasak taldeak aipatu kanpamentuak, Gernika-Lumoko Gazteria sailagaz elkarlanean. Aste bakoitzean gai konkretu bati helduta hainbat ekintza egingo dituzte, teknika ezberdinak erabiliz; besteak beste, antzerkiak, dantzak, abestiak, margolanak eta beste hainbat joko eta tailer. Guztiak euskeraz landuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.
Herrikoek, lehentasuna daukate.
Iaz bezala, aurten be hamabostaldi bietan izango dira udalekuak; astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Udako kaleko kanpamenduetan parte hartzeko plaza mugatuak izango dira. Hain zuzen, 200 umerentzako lekua egongo dela zehatu dute. Horrela, Gernika-Lumon erroldatuta dauden umeek izango dute lehentasuna. Antolatzaileek adierazi dutenez, hamabostaldi bietan emon ahal izango du izena parte hartzaileak. Lehenengo hamabostaldia uztailaren 2an hasi eta uztailaren 13an bukatuko dute; bigarrena, ostera, uztailaren 16an hasi eta uztailaren 27an bukatu.
Prezioari dagokionez, Gernika-Lumon erroldatutako umeek hamabostaldi bakoitzeko 35 euro ordaindu beharko dituztela azaldu dute, eta gainontzekoek, ostera, 40 euro.

miércoles, 28 de marzo de 2012

Euskal Udalekuak! Udan ere euskaraz!

                 Udan ere euskaraz bizitzeko, Euskal Udalekuak!
<>
                      2012/03/27
Ireki da euskal udalekuetarako izen-emate epea. Abaigar, Goñi eta Bernedoko udalekuetan balio asko lantzeaz gain, horien guztien artean bat nabarmentzen da: gazteei euskaraz bizi ahal izateko aukerak eta tresnak eskaintzea, eta euskaraz bizitzearen aldeko kontzientzia sustatzea.
60. hamarkadan antolatu zituzten estreinako euskarazko udalekuak, ikastolen sorrerarekin bat. Urtean zehar ikastoletan egindako lanari jarraipena ematea izan zen euskarazko udalekuak sortzearen arrazoi nagusia. Frankismo garai gogorrak izan arren, 60. hamarkadan, jada, ikastoletan euskaraz irakasten zuten; klandestinitatean, baina euskaraz.
Barria, Saturraran, Deba, Ozaeta, Beire*... Udaleku mordoa antolatu zuten orduko euskaltzale haiek, eta orduko haiek egindako lanaren oinordeko dira Euskal Udalekuak.
Gaur egun, hiru etxe edo udaleku dituzte Euskal Udalekuek Abaigar, Goñi eta Bernedo. Guztira 11 txanda dituzte aurtengoan, uztaila eta abuztua bitartean, 1995etik 2005era jaiotako haur eta gazteentzat.
Izen-ematea apirilaren 13ra bitartean dago irekita, www.euskaludalekuak.org webgunean dagoen fitxa betez.
Informazio gehiago telefono honetan (18:00 - 20:00): 943751407.
Albistearen eta argazkiaren iturria
 
Udan ere euskaraz bizitzeko, Euskal Udalekuak!

lunes, 26 de marzo de 2012

Euskal Herrian ihesi.


Euskal Herriko lehen turismo gida interaktiboa martxan jarri dute.


Erabiltzaileen proposamenetan oinarritzen da webgune berria. 'Argia'-k landu du proiektua.
2012-03-26
Euskal Herriko lehen turismo gida interaktiboa martxan dago jada. Euskal Herrian Ihesi izena du, eta Euskal Herrian bidaiatzerakoan sortzen diren eguneroko galderei erantzuna eman nahi die webguneak. Horregatik, erabiltzaileen proposamenetan oinarritzen da.
Informazioa lurraldeka eta zonaldeka sailkatuta dago. Herri bakoitzaren fitxan sartuta, herriari buruzko informazio orokorra eta argazkiak aurki daitezke; hala nola, biztanle kopurua, herriaren sorrera data, Udaleko webgunea edo herriko festen gaineko informazioa.
Webgunea Argia-ren proiektua da, eta guneko eduki guztiek Creative Commons lizentzia dute. Iametza Interaktiboak gorpuztu du webgunea.