Bost hitz gako:
1.-
Globalizazioa: Gaur egun
gertatzen ari den fenomenorik aipagarrienetakoa da. Aurreko mendeetan hasi zen
prozesua hau. Nahiz eta komunikazio eta informazio teknika berriak sortu baina
arinago hasi , hauek badaukate eragina fenomeno honetan. Izan ere, inguruko mugak gainditu egiten dira eta eragina
planeta osoaren gain nabaritzen da ia
momentu batean. Beraz, edozein organismo
edo instituziok unitate bat bezala funtzionatzen dute denbora errealean eta
mundu osoan. Honen eragin kaltegarrietako bat bateratasun kulturala da eta
honek era berean taldeen arteko gatazka eta desoreka sortzen du.
2.-Azkartasuna: Informatikaren hazkuntza hain azkarra izan da non orain
arte tradizionalak ziren forma kulturalen gainetik pasatu da hauek baztertuz.
Orain arte teknologia ezberdinekin izandako bizipenak inoiz ez dira hain azkar
joan eta honek hainbat arazo dakartza: batetik, eskola instituzioan aldaketak
oso astiro gertatzen direla. Honenbestez, desegokitasun handia sortzen da
gizarteak daraman eboluzioan eta eskolek honi aurre egiteko eskain dezaketen
programazio eta formakuntza motelean. Bestetik, helduen aldetik esfortzu handi eskatzen du aldaketa berriei aurre egin eta
atzean ez gertatzeko. Ez birziklatzeak “ Analfefetos tecnológicos” deritzan
prozesua sortarazten du. Teknologietan alfabetatzea ezinbestekoa da gaur egungo
teknologia eta kulturatik ondo habiatzeko.
3.-Integrazioa: Teknologia digitalak integratzea gela eta hezkuntza zentroetan baita kultura edukiak berriro definitu eta
planteatzea ezinbesteko lana da.
Telebistak eta zineak daukan eragin handia kontuan izanda;
argi izan behar dugu, bakoitzaren nortasuna eta pentsatzeko era
manipulazioetatik libre izateko hezkuntzatik hasi behar dugula gizakia
horretarako prestatzen. Beraz, curriculumean ezarri beharko litzateke honi
aurre egiteko hezkuntza bat bideratzea. Horrela gizartean gertatzen ari den
aldaketetan ez galtzeko hain garrantzitsua den eskolan honi aurre egiteko
baliabideak INTEGRATZEA.
4.-
Formazioa/ Alfabetazioa:
Eskolen helburuetako bat honako hau izan beharko litzateke: haurrak formatzea
erabiltzaile eraginkor eta kritikoetan.Honez gain, irakasleak ere teknologia
berrietan etengabe formatu behar dira honek dakarren esfortzua eta honetarako
beharrezkoa den diru laguntza kontuan izanda.
Teknologian alfabetatzea ezinbestekoa da gizartea
garatzeko batez ere teknologi eboluzio honetatik kanpo geratzen diren komunitateetan. Hau lortzeko
ezinbestekoa da subentzio ekonomikoak,hasierako formazio bat ematea …
5.-
Testu- liburuak: Material
curriculumaren barruan material printzipaletako bat da eta gainera irakasleek
gehien erabiltzen dutena . Baina irakasleak konturatu behar dira bakarrik material hau erabiliz gero, ondorio curricularrak
ekar ditzakeela : irakasleen profesionaltasun eza agerian geratuko baitzen eta irakaskuntza
metodo tradizionaletan oinarritzen jarraituko litzateke eta ondorioz, haurrek
bere ezagutzak sortzen ez dieten metodoekin jarraitu lukete… Gainera material didaktiko hau bakarrik
erabiltzea ez dator gaur egungo gizartearekin bat.
Bi
galdera:
1.- Teknologien eragina argi dagoen gizarte honetan, zergatik da hain zaila beraien erabilera
eskolan integratzea? Proposamenik ba al daukazu hau hobetzeko?
2.- Unibertsitatean bizitako esperientziagatik, zein da hemen
gehien erabiltzen diren teknologia berriak?
Sintesia
Etengabe mugitzen eta mundu digitalean murgiltzen ari den
gizartean baliagarria den informazioa hautatu eta era kritiko batean erabiltzen
jakiteko prestatu behar da gizakia. Beraz, nahitaez aldaketa curricularrak eta hezkuntzaren
xedearen aldaketa egin behar da eta honek era berean, erakunde instituzionalen
laguntza eskatzen du.
Testuaren mamia:
Gaur egungo gure gizarteak teknologi digitalen hazkunde nabarmena ari du
bizitzen. Baina prozesu honetan ez galtzeko hezkuntza erakundeek aldaketak egin
behar dituzte bestela, desegokitasun bat
gertatuko litzateke gure jakintza eta beharrizanen artean.
Batetik globalizazioa deritzogun prozesuak daukan eragina gizartean argia
da: Iparramerikako kultura da beste kultura guztien gainetik jartzen ari dena
eta inposizio honek era berean kultura desberdinen artean gatazkak sortzen ditu.
Gainera, herrialde batean egoera ekonomiko egokia dutenek erosi eta egoki
erabili dezakete teknologia baina ezin du jende guztiak ez ditu aukera berriak ( Brecha digital).Laburbilduz, mailaketa
bat gertatzen da gizartean.
Beraz, ezinbestekoa da gizakia
teknologiaren mundurako prestatzea, hau da,informazio egokia aurkitzen jakitea, ondo sailkatzea eta
daukagun informazioarekin kritikoak izatea, sortzea eta edozein iturritik
informazioa zabaltzen jakitea. Argi dago, ikaskuntza hau hezkuntzak bultzatu
behar duela bestela gizakia ez litzateke teknologiak suposatzen duen iraultzan
mugitzeko gai izango( Analfabetos
tecnológicos).
Honenbestez, hezkuntzaren egitekoa hauxe da: teknologi berriak integratzea
hezkuntza-sisteman eta eskolaren kulturan, haur eta irakasleentzako rol
desberdinak martxan jarri, ordenagailu sare desberdinak sortzea( tele formación),lan aldaketei aurre
egiteko formazioa ematea eta teknologia berriarengatik urrun geratzen diren
komunitateei aukerak eskaintzea teknologiara hurbiltzeko. Baina guzti hau
gertatu ahal izateko curriculum aldaketa gertatu behar da, curriculum
planifikatu bat alde batera utziz eta honekin batera testu liburuen erabilera
bakarra ere baztertuz . Eta ikus-entzunezko metodoak, Internet-a, intranet-a,
komunikazio interaktiboak … erabiliz.
Laburbilduz, teknologi berriak curriculumean integratzea arrakastatsua izan
dadin beharrezkoa da proiektu instituzional bat egotea berrikuntza hau
bermatzen duena. Baita eskoletan ere informatika mailan ere prestatuak egotea (
behar beste ordenagailu izatea, internet-a edukitzea …), gainera irakasleak ere ikuspegi berri
honetarako ere birziklatu behar. Azkenik ,izaera digitaleko material ugari
eskaini behar zaie ikasleei eta hauek irakasten jakin.
Baina guzti hau egiteaz gain, ordenagailuz lagundutako irakaskuntzatik (EAO)e-learning-era ( LOGO) pasatzea da azken pausua. Honek
ikaslea bera jartzen du bere ikaskuntzaren protagonista bezala eta bere
erritmora ikasteaz gain, ikasi nahi dituen gaiak ere aukeratzen ditu ikasleak akatsak
egiteko beldurrik gabe. Hauek baitira benetako ikaskuntza lortzeko abiapuntuak.
Ondorioak,iritzi pertsonala…
Gizartearen aldaketei aurre egiteko hezkuntza zein
garrantzitsua den, liburuan behien eta
berriz agertzen den ideia bat da. Honekin guztiz ados nago . Baina ikuspuntu
hau aurrera eramateko irakasleen formazioa eta baliabide tekniko nahikoa
edukitzea ezinbestekoa da. Egindako praktikaldietan ikusi nuen, haur hezkuntzan
eta lehen hezkuntzako lehen zikloan, badaudela
proiektu ugari matematika eta hizkuntzak lantzeko jolasak erabiltzen
zituztenak. Baina gehienetan arazo tekniko bat gertatzen zelako, edo programa
martxan jartzeko irakasleek astirik ez zeukatelako … behar baino gutxiagotan
erabiltzen ziren.
Beste arazo bat , nik bizi dudana behinik behin,
teknologi berri batzuen zailtasunak edo ez jakintzak haiekiko beldurra
sortarazten didatela eta honen ondorioz, teknologi berria baztertu egiten dut.
Beldur honi nola aurre egin? Ba nire kasuan, unibertsitatean egunean egoteko
teknologia berriak behar beharrezkoak ditudanez, mundu honetan murgiltzea baino
ez zait gelditu.
Baina egunerokotasunean behar ez izanez gero, hauekiko beldurra
areagotu egiten da eta uste dut hau ez dela irakaskuntzan bakarrik gertatzen,
askoz ere orokorragoa dela. Honi aurre egiteko bide bakarra kurtsoak eta
etengabeko formazioa eskaintzea da nire ustean. Ez bakarrik hezkuntzan ,
lanpostu guztietan ere beharrezkoa da etengabeko birziklapena. Horrela,
gizartearekin bat mugituko ginateke .
Baina egia da ere nahiz eta aurrerapenaren alde egon sare
sozialen mundu horrek ez didala konfiantzarik ematen. Mundu guztia da denen
lagun baina azken batena benetako emozio edo sentimenduak ez direlakoan nago.
Eta gizarte birtual baten aurrean ote gauden galdetzen diot nire buruari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario