jueves, 29 de marzo de 2012

Haur hezkuntza hobetzeko asmoz...

Esperimentazio jolasak haur hezkuntzan


Carlos García- esperimentuak haur hezkuntzanHaur hezkuntzako curriculuma bi urtetan zehar landu eta gero, ihaz hasi ginen haur hezkuntzako mintegian apur bat sakontzen metodologia atalean. Horretarako, eta curriculumaren orientabide metodologikoak kontuan hartuz, jolasa hartu genuen ardatz. Jolas sinbolikoa aztertu eta gero esperimentazio jolasak landu genituen. Aurten jarraipena eman diogu gaiari: tartekatzen ari gara oinarri teoriko txiki bat, Constance Kamii-ren eskutik, geletako aplikazio zuzena eta, batez ere, irakasleen esperientzien trukaketa.
Airea eta uraTestu inguru honetan, aukera izan dugu gaur Berritzegune nagusiko Zientzia hezkuntzako arduraduna, Carlos García, guregana etortzeko. 24 irakasle egon gara Carlosek proposatutako hainbat jarduera egiten airea ardatza izanik. Airearen ezaugarri eta propietate batzuk egiaztatu ditugu: pisua, presioa; aldagai batzuen eragina airean: tenperatura; airearen eragina hainbat objetuetan… eguneroko bizitzako baliabideak erabiliz

Hezkuntza inklusioaren alde.

Aldizkari digital INTERESGARRI bat!

Aldizkari digitala “Papeles de educación” revista digital


Zuei ere gertatzen zaizuela zihur nago: sarean murgiltzen naizen bakoitzean bilatzen ez nuen zer edo zer topatzen dut. Askotan baso birtual honetan galtzeko arriskua dago, baina batzutan web gune interesgarriak ere aurkitzen ditugu. Hau da Papeles de educación webgunearekin gertatu zaidana: haur eta lehen hezkuntzaren inguruko hainbat artikulu interesgarriak topatu ditzakegu.


revista digital Papeles de educación

miércoles, 28 de marzo de 2012

Euskal Udalekuak! Udan ere euskaraz!

                 Udan ere euskaraz bizitzeko, Euskal Udalekuak!
<>
                      2012/03/27
Ireki da euskal udalekuetarako izen-emate epea. Abaigar, Goñi eta Bernedoko udalekuetan balio asko lantzeaz gain, horien guztien artean bat nabarmentzen da: gazteei euskaraz bizi ahal izateko aukerak eta tresnak eskaintzea, eta euskaraz bizitzearen aldeko kontzientzia sustatzea.
60. hamarkadan antolatu zituzten estreinako euskarazko udalekuak, ikastolen sorrerarekin bat. Urtean zehar ikastoletan egindako lanari jarraipena ematea izan zen euskarazko udalekuak sortzearen arrazoi nagusia. Frankismo garai gogorrak izan arren, 60. hamarkadan, jada, ikastoletan euskaraz irakasten zuten; klandestinitatean, baina euskaraz.
Barria, Saturraran, Deba, Ozaeta, Beire*... Udaleku mordoa antolatu zuten orduko euskaltzale haiek, eta orduko haiek egindako lanaren oinordeko dira Euskal Udalekuak.
Gaur egun, hiru etxe edo udaleku dituzte Euskal Udalekuek Abaigar, Goñi eta Bernedo. Guztira 11 txanda dituzte aurtengoan, uztaila eta abuztua bitartean, 1995etik 2005era jaiotako haur eta gazteentzat.
Izen-ematea apirilaren 13ra bitartean dago irekita, www.euskaludalekuak.org webgunean dagoen fitxa betez.
Informazio gehiago telefono honetan (18:00 - 20:00): 943751407.
Albistearen eta argazkiaren iturria
 
Udan ere euskaraz bizitzeko, Euskal Udalekuak!

lunes, 26 de marzo de 2012

Euskal Herrian ihesi.


Euskal Herriko lehen turismo gida interaktiboa martxan jarri dute.


Erabiltzaileen proposamenetan oinarritzen da webgune berria. 'Argia'-k landu du proiektua.
2012-03-26
Euskal Herriko lehen turismo gida interaktiboa martxan dago jada. Euskal Herrian Ihesi izena du, eta Euskal Herrian bidaiatzerakoan sortzen diren eguneroko galderei erantzuna eman nahi die webguneak. Horregatik, erabiltzaileen proposamenetan oinarritzen da.
Informazioa lurraldeka eta zonaldeka sailkatuta dago. Herri bakoitzaren fitxan sartuta, herriari buruzko informazio orokorra eta argazkiak aurki daitezke; hala nola, biztanle kopurua, herriaren sorrera data, Udaleko webgunea edo herriko festen gaineko informazioa.
Webgunea Argia-ren proiektua da, eta guneko eduki guztiek Creative Commons lizentzia dute. Iametza Interaktiboak gorpuztu du webgunea.

domingo, 25 de marzo de 2012

Zer da Z.I.G.-a? Bisitatu beraien blog-a !

Z.I.G.k (S.A.T.) Zereginen Ikasketa Gela esa nahi du, gela honetara etorten garenok ez daukagu D.B.H.ko maila berdina eta gure gela C.I.P. egokituta dela esan genezake. Gutaz gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez gure BLOGean.
GURE BLOGA


Z.I:G.-a zer den ulertzeko eta bereaien esperientziaz ikasi eta gozatzeko hemen idazten dizuet beraien blog-aren helbidea. Benetan interesgarria! Beraiekin egon nintzen hiru egunetan eta guztiz harrituta utzi ninduten. Animatu eta sartu beraien blog-ean!

http://txorierrikoziga.blogspot.com.es/

Mintzairaren trastornoak. Noiz kezkatu?


 

Mintzairaren trastornoak

Jabier Agirre 2012/03/16


Zure seme-alabak arazoak al dauzka hitzak ahoskatzerakoan? Espresatzeko zailtasunak al dauzka? Edo ez ditu esaldiak modu egokian josten? Ez larritu, arazo horiek guztiak normalean, konpontzeko modukoak dira eta.
Umeek pixkanaka ikasten dute hitz egiten, modu gradualean alegia. Normala da, beraz, prozesu luze horretan zehar, zailtasunak izatea. Zailtasun horiek oso nabarmenak direnean edo denbora luzeegian irauten dutenean, litekeena da mintzairaren arazo bat izatea. Kasu horretan espezialista batengana joatea komeni da. Azken kalkulu eta estimazioen arabera, haurren % 5-7k mintzairaren trastornoak dituztela pentsatzen da gaur egun. Eta kasu horietatik % 1 soilik hartu behar da dislalia larria bezala, konpontzeko zaila den arazoa bezala. Gainerako guztiak nahiko ongi eta erraz konponduko dira tratamendu egokiarekin.

Hots batzuk ez ditu ondo ahoskatzen
Trastorno horri dislalia esaten zaio eta horixe da, hain zuzen ere, mintzairan arazoak dituzten neska-mutikoen artean usuena.

● NOLA DETEKTATU
Letra jakin batzuk ahoskatzeko zailtasuna da dislalia —R eta S letrak izan ohi dira gehienetan—. Normalean letra horiek beste batzuekin ordezten ditu umeak (esate baterako L erabiliko du R letraren ordez, edo S nahiz Z nahastuko ditu). Edo gerta daiteke baita letra horiek jan edo ahaztea ere (“txakua” esango du, adibidez, “txakurra” esan beharrean).

● NOIZ KEZKATU
Hitz egiten ikasteko prozesuan zehar horrelakoak gertatzea aski gauza normala da. Ume asko pasatzen dira horrelako faseetatik, eta kasurik gehienak bere kasa konpontzen dira, aparteko tratamendurik gabe. Hala ere, lau urtetik aurrera horrelako dislalia batek hor jarraitzen badu, agian espezialista batengana eraman beharko zenuke haurra.

● ARRAZOIAK
Hiru eratako dislaliak hartu behar dira kontuan:
• organikoak: hizketaren prozesuan parte hartzen duten organoetako batean (ezpainetan, hortz-haginetan, mihian edo aho-sabaian) dauden akats edo malformazioek eraginak izaten dira.
• entzumenekoak: ondo entzuten ez duten umeetan agertzen dira. Haurrak ez badu ondo entzuten, logikoa da soinu edo hitzen bat edo beste ondo ez ahoskatu edo erreproduzitzea.
• funtzionalak: aurrez aipatutako arrazoirik ez da aurkitzen ume horietan. Ahoskera edo ebakera txarrak beste arrazoi batzuk edukiko ditu: arazo afektiboak, nortasun-arazoak, umearen heziketa-maila eskasa, gurasoen aldetiko gehiegizko babesa, ....

Ez du bere adineko umeen mailarik ematen
Haur askok atzerapenak dauzkate mintzairaren garapenean. Prozesua normal doa, baina zertxobait atzeratua. Bestela, ume horiek ez daukate arazo berezirik, dislalia edo toteltasunik.

● NOLA AGERTZEN DA
Normalean, beraiek baino urtebete edo bi urte gazteagoak diren haurren moduan hitz egiten dute. Eta bere adinerako ikasi beharko lituzketen egiturak (aditza jokatzeko moduak, edo izenaren eta adjektiboaren hurrenkera, euskararen kasuan batzuk aipatzearren) ez dituzte behar bezala erabiltzen, edo egunero erabiltzen duten hiztegia oso pobrea da, bere jirako beste haurren aldean.

● ZER EGIN
Mintzairaren atzerapenik gehienak bere kasa konpontzen dira. Hala ere, eta umearen atzerapena bi urtekoa baino handiagoa dela sumatuz gero, komeniko litzateke espezialistaren batengana eramatea, zalantzak argitu eta diagnostikoa egiteko.

Gure umea hitz-totela ote da?
Hiru urte inguruko ume askok pasatzen dute toteltasun moduko aldi bat. Gauzak esateko gogo handia eta zer kontatzeko ugari eduki arren, esan nahi dutena esateko aski gaitasunik ez daukatenez, sarritan trabatu egiten dira, eta hitz totelka has daitezke. Toteltasun horri fisiologikoa esaten zaio, normaltzat jo beharrekoa da, beraz, eta 4-5 urteren bueltan bere kasa desagertzen da. Horrela gertatzen ez bada, aldiz, litekeena da benetako hitz-toteltasuna izatea, eta, orduan bakarrik, espezialista batengana eraman beharko dugu umea, zalantzak argitzeko.

● NOLA DETEKTATU
Toteltasuna daukan umeak soinu edo hots isolatuak nahiz silaba solteak errepikatzen ditu behin eta berriz. Hitzen jario normala etengo luketen espasmo modukoak izan ohi ditu umeak. Toteltasunak maila diferenteak dauzka, hasi noizbehinkako zezelkako saioetatik eta umea espresatzeko erabateko ezintasunera daraman toteltasun larriraino.

● JATORRIA
Gaiaren inguruan ikerketa ugari egin diren arren, oraindik ez da erabat ezagutzen zein den toteltasuna eragiten duen azken arrazoia. Gaur egun, nortasunaren trastorno baten ondorioa izan daitekeela pentsatzen dute adituek, izan ere totel askok batzuetan bakarrik egiten baitute kale hitz egiterakoan, pertsona jakinen edo egoera berezien aurrean aurkitzen direnean soilik.

Zein espezialistarengana joan
Gurasoek edo hezitzaileek mintzairan arazoren bat detektatu bezain pronto (ez ahaztu sarritan lehen susmoa kanpoko batek, eskolako profesional batek adibidez hartuko duela, familia giroan umearen portaera hori normaltzat hartzen delako), pediatrarengana jo behar da aurrena. Pediatra baita gorreria, ahoko edo hortz-haginetako malformazioak nahiz trastorno psikologiko edo neurologikoak bezalako arrazoiak baztertzeko espezialistarik egokiena. Lehendabiziko azterketa horren ondotik, pediatrak berak erabakiko du zer-nolako espezialista behar duen haurrak, horrelakorik beharko balu.
● PSIKOPEDAGOGOA
Mintzairaren arazoa trastorno psikologiko edo afektiboek eragina denean.
● LOGOPEDA
Bera da mintzaira kontuetan era guztietako arazoak tratatzen dituen espezialista, hasi hortzetako edo ahoko akatsek eragindakoak, eta gaixotasun neurologikoak, ahotsean egon daitezkeen arazoak, etab. tratatzeraino.

Aholkuak gurasoentzat
* Hitz egin zure haurrari lehen unetik. Zure hitzen esanahia ulertzen ez badu ere, belarria landu eta heziko diozu, ondorengo ikaskuntza errazteko.
* Pixka bat koxkortzen denean, esaiozu zure hitzak errepikatzeko. Horrelakoak gustukoak izaten ditu haurrak, baina jolas moduan izan dadila, inolaz ere behartu gabe.
* Ez erabili haur-hizkerarik umearekin ari zarenean. Umeak imitazioz ikasten du, eta bere hizkera egokia izatea nahi baduzu, zureak ere horrelakoxea izan beharko du, eta hasieratik bertatik gainera.
* Hizketan hasten denean, ez zuzendu etengabe bere ahoskera, egokia ez bada. Mesede baino kalte gehiago egingo diozu, bere gaitasunean konfiantza galdu egingo lukeelako.
* Irakurri iezazkiozu ipuinak txiki-txikitatik. Horixe da umearen hiztegia zabaltzeko modu eraginkor eta atseginenetakoa.

jueves, 22 de marzo de 2012

Banaketa prozesuan dauden gurasoentzako laguntza doain.



gurasoak.upv@gmail.com
http://sites.google.com/site/gurasoak upv/

GURASOAKes un programa gratuito desarrollado para apoyar a aquellos padres y madres que están atravesando un proceso de separación o divorcio y que quieren que sus hijos e hijas afronten esta transición de la mejor forma posible.

¿ A QUIÉN VA DIRIGIDO?
§  A padres y madres, matrimonios o parejas de hecho, que estén iniciando un proceso de separación o divorcio, y tengan hijos menores de edad.
§  A pesar de que ambos miembros de una misma pareja pueden participar en GURASOAK, no lo harán en las mismas sesiones.
§  GURASOAK no es un recurso recomendado para casos en los que existan denuncias por violencia de género o familiar.

¿ EN QUÉ CONSISTE?
GURASOAK consiste en dos sesiones grupales de tres horas de duración cada una, que se llevarán a cabo en semanas consecutivas. Los niños no podrán asistir.

¿DE QUÉ FORMA SE VA A TRABAJAR?
El contenido de GURASOAK se aborda a través de vídeos, seminarios, discusiones grupales, desarrollo de habilidades a través de role-playing, etc...
¿CUÁNDO, CÓMO , CUÁNTO ...?
  • GURASOAK es gratuito, tan solo es necesario inscribirse a través de los medios que se proponen al dorso.
  • Las sesiones se llevarán a cabo en aulas de los campus de la UPV-EHU en Leioa, Vitoria-Gasteiz y Donostia, en días laborables y en horario de tarde. Las fechas , horarios y lugares concretos se facilitarán a los interesados tras formalizar la inscripción.





miércoles, 21 de marzo de 2012

Marrazki bizidunak!

ETBko marrazki bizidunak eitb.com webgunean daude ikusgai.


Foto de archivo de la serie Doraemon.

Marrazki bizidunak nahieran ikusi ahal izango dira hemendik aurrera www.eitb.com webgunean, ETB-3n emititzen diren marrazki bizidun sailetako batzuk eta ETBk azken urteetan eman dituen haurrentzako saioak jarri baitira ikusgai Hiru3-ren webgunean. Haurrek nahi duten momentuan nahi duten marrazkia euskaraz ikusi ahal izango dute horrela, EITBko iturriek adierazi dutenez.
BILBO. Horrela, 'Dragoi Bola', 'Shin Chan', 'Doraemon', 'Benetako mamuak', 'Etxekaltetxoak', 'Monk', 'Shaun arditxoa', 'George Oihanekoa', 'Woofy' eta ETB-3n emititzen diren marrazki guztiak edozein momentutan internet bidez ikusteko aukera dago. Atal horietako gehienak telebistan emititu eta hurrengo zazpi egunetan ikusi ahal izango dira interneten.

martes, 13 de marzo de 2012

Musikaren garrantzia!

Musikaren eragina gure artean

Miren Beitia 2012/01/31                           
Musikaren eragina haur eta gurasoengan nola ematen den pentsatzen jardun dut txoko honetan idazteko aukera eman zidaten momentutik, eragina hain da handia zentzu askotan, emoziotan, kultur transmisioan, sortzailetasunean…irasagar arbola etortzen zaidala gogora adarrak etengabeko nahasketan.
Musikak bizipenak eskaintzen ditu eta horiek emozioak eragin.

Musika zertarako?

Musikak gure barnean ezkutatuta daukagun oroitzapen bat, usai bat, irudi bat, bistarazi dezake nahiz eta momentu horretan ez duguna ezagutzen. Une horretan agerian gelditzen den gauza bakarra emozioa da. Musikak emozioak pizten ditu, umore ezberdinak biziarazi: goxotasun momentuak, egonezin momentuak, momentu azkarrak eta motelak, alaiak eta tristeak. Gureak diren emozioak, ez dizkigutenak kanpotik ezartzen. Barnean daukaguna azalarazteko aukera eman dakiguke musikak, entzuten ari garena gustuko dugun ala ez alde batera utzita.

Haur eta gurasoen arteko harremanean ere egoera ezberdinak sor ditzake musikak. Goxotasun egoera bat, abesti lasai bat abesten bada oheratu aurretik adibidez. Momentu euforiko bat,erritmo biziko musika jartzen baldin bada. Deskarga momentua gorputz mugimendua erabiltzen badugu egonezin bat deskargatu nahi dugunean… Egoera ezberdinak bideratu ditzake musikak. Unetxo bat eskaintzea ezinbestekoa da ordea; musika entzun eta elkarbanatzea, harremanatzeko tresna bat dela sinestea.

Gehien kostatzen zaiguna erritmo bizian doan gizarte honetan gu eta haurren arteko harremana erritmo natural batean lantzea da. Baina musika erabili nahi dugunean ezinbestekoa da momentutxo hauek zaindu eta errespetatzea. Momentua bizitzen lagunduko digu, eta atentzioa momentu horretan jartzen. Taldean abesti bat abesten dugunean talde izaera indartzen da; haurren inguruan abestuz gero beraiek seguruenik entzule bilakatuko dira eta komunikazioari ere atea irekiko dio. Haurrek ere abesten digute, entzun! Denak zentratuta gaude. Denek une berdina elkarbizitzen dugu. Egoera konkretu bat bilatzen saia gaitezke, lasaia, mugitua… batzuetan ez dugu lortuko eta beste batzuetan bai, baina zerbait gertatuko da momentu horretan, elkarrekin egingo dugu, harremanetan gaude.

   
Argi dagoena da, emozioek ez dutela araurik, nahiz eta on eta txarretan banatzen ditugun gehienetan. Bizipenek emozioak sortzen dituzte. Musikak bizipenak eskaintzen ditu eta hauek guztien aurretik eta ondoren, EMOZIOAK daudela.Musikaren eragina gure artean

lunes, 12 de marzo de 2012

Internet erabiltzen ikastera anima zaitez!

Photoshop CS2 eta Web 2.0 ikastaroak antolatu ditu Bermeoko GIZek

 
Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) Internet 2.0 eta Photoshop CS2 erabiltzen ikasteko ikastaro praktikoak antolatu ditu. Ikastaroetan parte hartu gura duenak dagoeneko izena emoteko aukera du, Bermeoko GIZen.
Batetik, «gure egunerokotasunean eta lanbidean gero eta etorkizun handiagoa duen Web 2.0 fenomenoa» ezagutuko eta landuko dute ikastaroan. Hain zuzen be, ikastaro horren bitartez, besteak beste, Web 2.0ren inguruko tresnak eta aplikazioak ezagutzeko aukera izango du parte hartzen duenak.
Bestalde, Photoshop CS2 ikastaroa be antolatu du GIZek; apirilaren 16an hasi eta maiatzaren 17an bukatuko da. Astean hiru egunetan egingo dute ikastaroa

domingo, 11 de marzo de 2012

Gurasoentzako 'on line' ikastaroa.

Gurasoentzako 'on line' prestakuntza eskainiko du Amankomunazgoak


Hazkuntza eta hezkuntza lantzeko
baliagarriak izango dira lea artibain eskainiko diren ikastaroak
Markina-Xemein. Lea Artibaiko gurasoek berriz izango dute eskuragai euren seme-alabak hobeto hezteko baliagarria izango den on line ikastaroa. Amankomunazgoaren eskutik, 0 eta 6 urte bitarteko txikien hazkuntzan laguntzea helburu duen Ikasi hezteko deritzon programaren bitartez jasoko dute ikastaroa. Izen emate epea zabaldu berri dute, nahiz eta ez den datorren urteko otsaila eta maiatzera arte eskainiko.
Bi adin tarte desberdindu dituzte Amankomunazgoko arduradunek. Alde batetik, 0 eta 2 urtera bitarteko umeak dituzten gurasoentzat, eta bestetik 2 eta 6 urteko tartean direnentzat. Lehenengoek zein bigarrenek 90 ordu izango dituzte, eta Etxadiko psikologoek emango dute ikastaroa, EHUren laguntzarekin. Eta eskainiko zaien hezkuntzak teoria eta praktikak partekatuko ditu, familiaren bizitzaren antolakuntza, psikologiaren garapena ren ezagutza eta estimulazioa, edota hazkun-tzaren klabeak bezalako gaiak jorratuko dituztelarik, kasu bietan.
Hala ere, on line ikastaroa egin aurretik ebaluazio test bat egin beharko dute parte hartzaileek. Eta "proposatutako gaien inguruko formazio jarraitua izango dute. Bi saio ere antolatuko dira, tutore eta ikasleen arteko komunikazioa hobe-tzeko", gaineratu dutenez.
Orain hile batzuk Lea Artibai Amankomunazgoko ordezkariek hezkuntza programa honen froga pilotuaren gaineko datuak aurkeztu zituzten. Hogeita hiru parte hartzaile izan zituen guztira lehenengo esperientzia horrek, eta gehiengo luze batek jasotako formazioa egokia izan zela ondorioztatu zuen.

Bake museoa doan bisitatzeko aukera!



Hileko lehen igande guztietan Gernika-Lumoko Bake museoa doain bisitatzeko aukera dago. Hurrengo data 2012-04-1 ean izango da. Animatu zaitez! Haurrentzako egoki prestatua dago eta!


museoa

Eguna irrifartsu hasteko!

Haurrentzako PAILAZOAK Gernika-Lumon.

pirritx_fc41be2b.jpg

HAUR PAILAZOAK
2012eko martxoak 17
17:00 eta 19:00
 GERNIKAKO  Jai Alai Pilotalekuan.

Gernika- Lumon lehiaketa interesgarria

ALKARREGAZ guraso elkarteak sormen lehiaketa bat jarri du abian

ALKARREGAZ GURASO ELKARTEAGernika-Lumo eta Barrutialdeko ikasle guztientzako.
Play-station 3 eta 500 € dira sari nagusiak.
Alkarregaz, Gernika-Lumo eta Busturialdeko ikastetxeetako guraso elkarteen elkarteak, 2004an hasitako ibilbidearen lehen faseari amaiera emateko lehiaketa bat antolatu du Gernika-Lumoko ikasle gazteentzako. Alkarregazeko kideek beharrezkoa ikusten dute elkartearen berrikuntza; hasitako lanari jarraipena eman eta komunitate gisa ditugun erronka berriei erantzungo dien talde berri bat, hain zuzen ere. Guraso elkarteen egoera ahulak, halaber, Alkarregazen jarraipena arriskuan jartzen du, beraz, lehiaketa gizarteari, gurasoei, egiten zaien dei bat da, euren seme-alaben eskoletako elkarteetan aktiboki parte har dezaten. Horregatik lehiaketararko proposatu den gaia zera da: guraso elkarteak alkarregaz , funtzionamendua, lana, oraina eta etorkizuna.

Bi kategoria eta aukerako zenbait modalitate daude. Lehen Kategoria LHko 3. zikloko eta DBHko lehen zikloko ikasleentzat, eta bigarrena DBH.ko bigarren zikloko, Batxilergoko eta Moduloetako ikasleentzat.
Sari nagusiak oso erakargarriak dira: play station 3 Lehen Kategorian eta 500 € Bigarren Kategorian.
Epea Apirilaren 23arte zabalik dago. Ordurako partaideek Kultur Etxean aurkeztu beharko dituzte lanak, egiletzaren identifikazioa zehaztuko duen gutunazalekin. Kontsultarako oinarriak ikastetxe guztietan eta web orrian daude…

miércoles, 7 de marzo de 2012

Hasierako pausoa!

www.guraso.com web orrialdea gomendatzen dizuet. Hemen honako arloak lantzen dira:

  • Albiste eta artikuku desberdinak agertzen dira, hala nola: "Jaioberrien diru laguntzari  eutsi egin dio Jaurlaritzak"," Eguneroko eta gaueko fardelak kentzeko gomendioak"...
  • Bibo inguruan eta Donistian egingo diren kurtso desberdinak egeri dira. Bakoitza noiz eta non ematen den eta bere prezioa zein den  ondo azalduta agertzen da.
  • Argazki galeri bat ere badago.
  • Azkenik, alde emozionalagaratzen laguntzeko  gomendio batzuk ere badaude. Adibidez: 0-5 urteko umeetan sexualitatea nola landu...