miércoles, 28 de marzo de 2012

Euskal Udalekuak! Udan ere euskaraz!

                 Udan ere euskaraz bizitzeko, Euskal Udalekuak!
<>
                      2012/03/27
Ireki da euskal udalekuetarako izen-emate epea. Abaigar, Goñi eta Bernedoko udalekuetan balio asko lantzeaz gain, horien guztien artean bat nabarmentzen da: gazteei euskaraz bizi ahal izateko aukerak eta tresnak eskaintzea, eta euskaraz bizitzearen aldeko kontzientzia sustatzea.
60. hamarkadan antolatu zituzten estreinako euskarazko udalekuak, ikastolen sorrerarekin bat. Urtean zehar ikastoletan egindako lanari jarraipena ematea izan zen euskarazko udalekuak sortzearen arrazoi nagusia. Frankismo garai gogorrak izan arren, 60. hamarkadan, jada, ikastoletan euskaraz irakasten zuten; klandestinitatean, baina euskaraz.
Barria, Saturraran, Deba, Ozaeta, Beire*... Udaleku mordoa antolatu zuten orduko euskaltzale haiek, eta orduko haiek egindako lanaren oinordeko dira Euskal Udalekuak.
Gaur egun, hiru etxe edo udaleku dituzte Euskal Udalekuek Abaigar, Goñi eta Bernedo. Guztira 11 txanda dituzte aurtengoan, uztaila eta abuztua bitartean, 1995etik 2005era jaiotako haur eta gazteentzat.
Izen-ematea apirilaren 13ra bitartean dago irekita, www.euskaludalekuak.org webgunean dagoen fitxa betez.
Informazio gehiago telefono honetan (18:00 - 20:00): 943751407.
Albistearen eta argazkiaren iturria
 
Udan ere euskaraz bizitzeko, Euskal Udalekuak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario