miércoles, 2 de mayo de 2012

Udako Kaleko kanpanmenduetan izena emanteko aukera!


2012/05/02/                Nork
Udako kaleko kanpamentuetan izena emoteko aukera du herritarrak dagoeneko. Hain zuzen  2007 eta 2000 urte bitartean –biak barne–jaiotako umeei zuzendutako kanpamenduak dira. Adin ezberdinei zuzendutako ekintzak badira be, jokoa eta gozamena dute guztiek helburu. Kanpamenduetan izena eman gura duenak Gaztelekura jo beharko du, maiatzaren 11 baino lehen.

Seigarren urtez antolatu ditu Ehunzango Jolasak taldeak aipatu kanpamentuak, Gernika-Lumoko Gazteria sailagaz elkarlanean. Aste bakoitzean gai konkretu bati helduta hainbat ekintza egingo dituzte, teknika ezberdinak erabiliz; besteak beste, antzerkiak, dantzak, abestiak, margolanak eta beste hainbat joko eta tailer. Guztiak euskeraz landuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.
Herrikoek, lehentasuna daukate.
Iaz bezala, aurten be hamabostaldi bietan izango dira udalekuak; astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Udako kaleko kanpamenduetan parte hartzeko plaza mugatuak izango dira. Hain zuzen, 200 umerentzako lekua egongo dela zehatu dute. Horrela, Gernika-Lumon erroldatuta dauden umeek izango dute lehentasuna. Antolatzaileek adierazi dutenez, hamabostaldi bietan emon ahal izango du izena parte hartzaileak. Lehenengo hamabostaldia uztailaren 2an hasi eta uztailaren 13an bukatuko dute; bigarrena, ostera, uztailaren 16an hasi eta uztailaren 27an bukatu.
Prezioari dagokionez, Gernika-Lumon erroldatutako umeek hamabostaldi bakoitzeko 35 euro ordaindu beharko dituztela azaldu dute, eta gainontzekoek, ostera, 40 euro.

No hay comentarios:

Publicar un comentario