viernes, 18 de mayo de 2012

Nerabeentzat bi liburu.

'Hil ala bizi': Egilea, R.L. Stine. Orrialdeak, 228.

'Atearen atzean'
: Egilea, Antton Kazabon. Orrialdeak, 86.
Nerabeentzako bi liburu, bata ezinezko amodioaz, bestea intriga hutsezkoa
Antton Kazabon, atzo Donostian. [LUSA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
BI LIBURU

Publicidad

Click!
DONOSTIA. DV. Elkar etxeak beste bi liburu plazaratu ditu nerabeentzako: Atearen atzean (An-tton Kazabon) eta Hil ala bizi (R.L. Stine). Kazabonek, oraingoan, ezinezko amodio baten inguruan eraiki du istorioa. Stine estatubatuarra, berriz, generoko idazlea da erabat, thrillerren egilea, eta oraingoan ere intriga handiko liburua idatzi du.

Kazabonen Atearen atzean istorioko protagonista nagusia neska nerabe bat da, Iraitz. Institutuan ari da ikasten eta Josu ingelesezko irakaslearekin maite- mintzen da. Neskatilari ez zaio erraza izango Josuri ezer adieraztea, hogei urte zaharrago baita gizona.

«Azken urteotan aldatu egin dut idazteko era -esan zuen Oiar-tzungo idazleak atzoko aurkezpenean-. Hasten naiz matazaren haritik tiraka, jakin gabe handik zer aterako den, jertsea aterako den edo bufanda aterako den. Hori abentura bat da».

Kazabonek esan zuen bereziki gustura idazten dituela nerabeentzako liburuak, eta tankera horretako liburu dezente plazaratu ditu azken urteotan. «Nerabeak hor jarraitzen du nigan, neurri batean», gaineratu zuen.

Atzokoan Joxerra Garzia adiskide eta unibertsitate-irakaslea izan zuen aldamenean Kazabonek. «Anttonek bi eratako narrazio-liburuak egin izan ditu: batetik, ipuin klasikoak, herri-literaturaren kontatzeko moduari jarraitzen diotenak; bestetik, bestelako ipuinak, literarioagoak, Kaixo Kattin!-ekin abiatutako bidetik doazenak, nolabait esateko. Eta gaurko hau bigarren multzo honetakoa da», esan zuen Garziak.

Garziaren iritziz, «euskararen maisu agertzen da Kazabon, erakustaldirik egin gabe». Eta era honetara definitu zuen ipuina: «Ezinezkoa den maitasuna ezinbesteko bihurtzen duen nerabe baten istorioa».

No hay comentarios:

Publicar un comentario